Zenbakiak 12:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moises emakume etiopiar batekin ezkondua zegoen. Emazte etiopiarra zela eta, Miriam eta Aaronek gaizki-esaka jardun zuten Moisesen aurka.

2. Hau zioten: «Moisesekin bakarrik mintzatu ote da Jauna? Ez al digu, bada, geuri ere hitz egin?» Eta Jaunak aditu egin zuen kexua.

3. Benetan gizon apala zen Moises, munduko gizonik apalena.

Zenbakiak 12