Zenbakiak 10:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean

20. eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean.

21. Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.

22. Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan,

23. manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean

24. eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.

Zenbakiak 10