Zakarias 8:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Juda eta Israel,nazioen begietan madarikatuakizan zareten bezala,bedeinkatuak izango zaretenik salbatuko zaituztedanean.Ez beldurtu, izan bihotz!

14. «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Zuen gurasoek ni haserre jartzean,zuei kalte egitea erabaki nuen,eta ez nintzen damutu;

15. baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!

16. Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,

17. ez erabili asmo txarrikelkarren aurka,ez egin gezurrezko zinik,gorroto baitut hori guztia.Nik, Jaunak, esana».

Zakarias 8