Zakarias 6:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,

3. hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.

4. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer esan gura dute, jauna?

5. Aingeruak erantzun zidan:—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.

6. Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz.

7. Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien:—Joan eta zeharkatu lurbira osoa.Horixe egin zuten.

Zakarias 6