Zakarias 5:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Aingeruak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Liburu bat ikusten dut hegan, hamar metro luze eta bost zabal dena.

3. Orduan, azaldu zidan:—Lurbira osoaren gainera zabaltzeko dagoen madarikazioa dakar liburuak.Liburuaren alde batean «Lapur guztiak garbituko dituzte» zegoen idatzia, eta bestean «Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte».

4. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neuk bidaltzen dut madarikazio hori, lapurraren etxera eta nire izenean gezur-zinak egiten dituenaren etxera sar dadin; bertan geratuko da, etxe osoa, harri eta habe, ezereztu arte».

5. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak, hurbildurik, esan zidan:—Jaso begiak eta begiratu agertzen ari denari.

6. —Zer da? —galdetu nion.Hark erantzun zidan:—Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua adierazten du.

Zakarias 5