1. Berriro jaso nituen begiak eta liburu bat ikusi nuen hegan.
2. Aingeruak galdetu zidan:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Liburu bat ikusten dut hegan, hamar metro luze eta bost zabal dena.
3. Orduan, azaldu zidan:—Lurbira osoaren gainera zabaltzeko dagoen madarikazioa dakar liburuak.Liburuaren alde batean «Lapur guztiak garbituko dituzte» zegoen idatzia, eta bestean «Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte».