Zakarias 3:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.

6. Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:

7. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Nire bidetik ibilieta nire aginduak betetzen badituzu,neure tenpluko zuzendariizango zaitut,bertako atarien zaindari;neure aurrean zerbitzari ditudanhauen mailako egingo zaitut.

8. «Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin” ekarriko dut.

Zakarias 3