6. Egun hura ez da lehenik argi eta gero ilun izango;
7. paregabeko egun izango da, gaurik gabeko egun, arratsean ere iraungo baitu argiak. Hori noiz gertatuko den, Jaunak bakarrik daki.
8. Egun hartan, ur biziak sortuko dira Jerusalemdik: uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu.
9. Mundu osoaren errege izango da Jauna. Egun hartan bakarra izango da Jauna, eta ez da haren izena baizik aipatuko.
10. Lurralde osoa lau-lau egingo da, Gebatik Rimoneraino, Jerusalemen hegoaldean. Jerusalem garai egongo da eta Benjaminen Atetik Ate Zaharra zegoen tokiraino —Kantoiko Ateraino— eta Hananeelen Dorretik erregearen Dolareetaraino hedatuko da.