Zakarias 12:7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. «Baina nik, Jaunak, Judako herrialdeak salbatuko ditut lehenengo, Daviden ondorengoak eta Jerusalemgo bizilagunak Judako beste herrialdeen kaltetan harro ez daitezen.

8. Egun hartan, neuk, Jaunak, zainduko ditut Jerusalemgo bizilagunak: makalena Daviden pareko izango da; Daviden ondorengoak izango dira gidari, Jainkoa bera bezala, Jaunaren aingerua bezala.

9. «Egun hartan, Jerusalemi erasoka etor dakizkion guztiak hondatuko ditut.

10. Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. Ni zulatua ikustean, hiletak joko dituzte seme bakarrarengatik bezala, negar samina egingo dute lehen-semeagatik egin ohi den bezala.

11. Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon jainkoari egiten zaiona bezalakoa.

12. Lurralde osoak egingo du hileta-negarra, senitarteek senitarteka, gizonezkoek batetik eta emakumeek bestetik: Daviden senitarteak eta Natanenak,

13. Lebiren senitarteak eta Ximeirenak;

14. bizirik gelditutako senitarte guztiek, gizonezkoek batetik eta emakumezkoek bestetik.

Zakarias 12