Zakarias 12:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon jainkoari egiten zaiona bezalakoa.

12. Lurralde osoak egingo du hileta-negarra, senitarteek senitarteka, gizonezkoek batetik eta emakumeek bestetik: Daviden senitarteak eta Natanenak,

13. Lebiren senitarteak eta Ximeirenak;

14. bizirik gelditutako senitarte guztiek, gizonezkoek batetik eta emakumezkoek bestetik.

Zakarias 12