7. Darioren erregealdiko bigarren urtean, Xebat deritzan hamaikagarren hilaren hogeita lauan, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mezua eman zion Jaunak. Hona Zakariasen azalpena.
8. Gau-ikuskari batean, zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean; haren atzean, zenbait zaldi gorri, nabar eta zuri.
9. Eta galdetu nuen:—Zer adierazten dute, jauna?Niri adierazpenak emateko zegoen aingeruak erantzun zidan:—Erakutsiko dizut zer adierazten duten.
10. Orduan, sastraka artean zegoenak esan zidan:—Lurra arakatzeko Jaunak bidali dituenak dira hauek.
11. Zaldizkoek sastraka artean zegoen Jaunaren aingeruari adierazi zioten:—Arakatu dugu lurra, eta bakean eta bare aurkitu dugu.
12. Orduan, Jaunaren aingeruak esan zuen:—Jaun ahalguztiduna, noiz arte iraungo duzu Jerusalemez eta Judako beste herriez errukitu gabe? Badira hirurogeita hamar urte haien aurka haserre zaudela.