Tobit 6:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Abiatu ziren, bada, mutila eta aingerua; zakurra ere beraiekin joan zen. Ilundu arte ibili ondoren, Tigris ibai ondoan gelditu ziren gaua igarotzeko.

2. Mutila uretara jaitsi zen Tigris ibaian oinak garbitzera. Bat-batean, arraintzar batek jauzi egin zuen uretatik kanpora, mutilari oina irentsi nahirik. Honek garrasi egin zuen.

3. Baina aingeruak esan zion:—Harrapatu! Ez utzi!Mutilak arraina harrapatu eta lehorrera atera zuen.

Tobit 6