Salmoak 91:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,ez egunez jaurtitako geziari;

6. ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.

7. Zure ezkerraldean mila,zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,zu ez zaitu joko.

8. Begiak zabaldu ordukoikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,

9. Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.

10. Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,ez da zure etxera hondamenik iritsiko.

11. Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.

Salmoak 91