Salmoak 90:7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.

8. Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.

9. Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak,hasperen batean amaitzen gure urteak.

10. Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei:gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;bizitza arin doa, hegan goaz!

11. Nork ezagutzen du zure haserrearen indarra?Nork dio aski beldur zure suminari?

12. Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten,jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen.

13. Itzul zakizkigu, Jauna! Noiz arte haserre?Erruki zeure zerbitzarioi!

14. Ase gaitzazu goizero zeure maitasunaz,bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dezagun.

Salmoak 90