Salmoak 90:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gizakia hauts bihurtzen duzu,esanez: «Itzul lehenera, gizakiok!»

4. Bai, mila urte zuretzat atzo igaro zen egunaren pareko,gau-ordu baten pareko.

5. Hor daramatzazu gizakiak, goizaldean ametsak bezala;belarra bezala ernetzen dira:

6. goizean erne eta loratzen;arratsaldean, berriz, zimeldu eta ihartzen.

7. Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.

8. Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.

Salmoak 90