Salmoak 89:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,David neure zerbitzariari zin eginez:

5. “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,sendo sekulako zure tronua”». (Jainko paregabeari gorazarrea)

6. Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,aingeruen batzarrean zure leialtasuna.

7. Nor han goian Jaunaren pareko?Nor jainkoen artean Jauna bezalako?

8. Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan,handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.

9. Jauna, Jainko ahalguztiduna, nor zu bezalakorik?Ahaltsu da Jauna, leialtasunez jantzia!

10. Zuk menderatzen duzu itsaso arrandiatsua,zuk baretzen uhin harrotuak.

Salmoak 89