Salmoak 85:8-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,eman zeure salbamena!

9. Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:bakea agintzen die bere herri eta fededunei,berari berriro konfiantza agertzen diotenei.

10. Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.

11. Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;

12. leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.

13. Egiaz, Jaunak euria emango du,eta gure lurrak uzta ekarriko.

14. Jaunaren aurretik joango da justizia,haren urratsei jarraituko ongizateak.

Salmoak 85