5. Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?Noiz arte zure maitasun mindua,sua bezala, gure aurka pizturik?
6. Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,
7. Jakoben herria irentsi baitute,haren lurraldea hondatu.
8. Ez leporatu guri aurrekoen erruak!Betor laster gureganaino zure gupida,lur jota baikaude erabat!
9. Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,barkatu gure bekatuak.
10. Zergatik esan behar dute jentil-herriek:«Non dute Jainkoa?»Erakuts iezaiezu, gure begien aurrean,nola mendekatzen duzun zeure zerbitzarien odola.
11. Irits bedi zureganaino presoen intziria,libra zeure indar handiaz heriotzara kondenatuak.