1. Salomonena.Ene Jainko, emaiozu zeure zuzentasuna erregeari,zeure justizia erregearen semeari.
2. Goberna beza zure herria justiziaz,zure dohakabeak zuzenbidez.
3. Ekar bezate mendi eta muinoek herriarentzatjustiziazko bakea!
4. Egin biezaie justizia herriko dohakabeei,salba bitza behartsuak, apurtu zapaltzaileak!
5. Iraun beza eguzkia eta ilargia direino,munduaren azkena arte!
6. Jaits bedi euria belardira bezala,lurra asetzen duen lanbroa bezala.