Salmoak 64:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Gaitz egiteko elkar berotzen dute,tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,esanez: «Nor konturatuko da?

7. Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?»Ikertzen ditu, bai,gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.

8. Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.

9. Beren mihia bihurtzen zaie erorbide,eta begira daudenek irri dagite buru-keinuka.

10. Jende guztia beldurrak hartu du,Jainkoaren egintzak iragartzen dituzte,hark egina hausnartzen.

11. Alai bedi zintzoa Jaunarekin, babes bedi harenganeta harro bitez horretaz bihotz zuzenekoak.

Salmoak 64