Salmoak 64:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. ezpata bezain zorrotza dute mihia,geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:

5. ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.

6. Gaitz egiteko elkar berotzen dute,tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,esanez: «Nor konturatuko da?

7. Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?»Ikertzen ditu, bai,gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.

8. Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.

Salmoak 64