Salmoak 62:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko.

4. Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,hau akabatu nahian?Pareta okertua, hesi koloka zarete guztiok!

5. Azpikeria beste asmorik ez dute,gezurra zaie atsegin, hondatzeko:hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.

6. Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.

Salmoak 62