Salmoak 62:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Jainkoarengan bakarrik atseden nire barruak,harengandik nire salbamena.

3. Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko.

4. Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,hau akabatu nahian?Pareta okertua, hesi koloka zarete guztiok!

5. Azpikeria beste asmorik ez dute,gezurra zaie atsegin, hondatzeko:hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.

6. Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.

7. Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.

8. Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.

Salmoak 62