Salmoak 51:13-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Ez nazazu bota zeure aurretik,ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.

14. Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.

15. Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.

16. Libra nazazu heriotza-zigorretik, ene Jainko,ene Jainko salbatzailea!Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa.

17. Ireki, Jauna, nire ezpainaketa nire ahoak zure gorespena iragarriko du.

18. Sakrifizioak ez dituzu atsegin;erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.

19. Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua.

20. Edertu Sion zeure mesedeaz,eraiki berriro Jerusalemgo harresiak.

21. Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,oso-osorik erretzeko opariak;zure aldarean zekorrak eskainiko dira.

Salmoak 51