Salmoak 40:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

2. Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia:makurtu eta entzun du nire deiadarra.

3. Herio Leize sakonetik nau atera.Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak,seguruak egin nire pausoak.

4. Kantu berria ipini dit ezpainetan,gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik,Jaunarengan konfiantza izango.

5. Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena!

6. Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak!Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik!Aldarrikatu nahi ditut eta hots egin,baina konta ahala baino gehiago dira.

Salmoak 40