4. Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duelabere fededunaren alde,entzun egiten didala deitzen diodanean.
5. Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik,aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.
6. Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.
7. Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona?Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna,zeure aurpegi argitsua?»
8. Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu,horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.
9. Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen,zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.