Salmoak 39:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkenaeta neure bizitzaren luzera,zein galkorra naizen jakin dezadan.

6. Unetxo bateko bizia eman didazu;zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

7. Ametsetan bezala dabil harat-honat,haizea bezain hutsala haren zalaparta;ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».

8. Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna?Zuregan nire itxaropen bakarra!

9. Libra nazazu neure bekatu guztietatik,ez egin ni eroaren barregarri.

Salmoak 39