Salmoak 35:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Arrazoirik gabe, tranpa jarri didate;motiborik gabe, zuloa zabaldu.

8. Betorkie gainera ustekabeko hondamena!Harrapa bitza jarri duten tranpaketa eror bitez hondamendian!

9. Orduan, Jaunarekin alaituko naiz,salbatu nauelako poz-pozik izango.

10. Bihotz-bihotzetik esango dut: «Nor zu bezalakorik, Jauna?Dohakabea askatzen duzu indartsuagoaren eskutik,errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».

11. Lekuko bihozgabeak altxatzen zaizkit,eta jakin ere ez dakizkidanak leporatzen.

Salmoak 35