1. Davidena.Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu?Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?
2. Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate,beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.
3. Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.