Salmoak 143:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor.

5. Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,zure egintza guztiak buruan darabiltzat,zuk egindakoak hausnartzen ditut.

6. Zuregana jasorik ditut eskuak,zure egarri naiz, lur lehorra bezala.

7. Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago.Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,zulora doazenekin bat egin ez dezadan.

8. Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,zuregan baitut uste on.Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,zuregana jasoa baitut gogoa.

9. Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,zuregan babesten bainaiz.

10. Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik.

11. Zarena zarelako, Jauna, gorde nazazu bizirik;zeure justiziagatik, atera ni larrialditik;

Salmoak 143