5. Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak,baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin.Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra.
6. Epaile duten Harkaitzaren kontra amildu dira,atsegin hartu baitzuten niri entzutean:
7. «Nire hezurrak Herio Leizearen ertzean zabaldurik daude,errotarri hautsia lurrean bezala».
8. Zuregan ditut begiak, ene Jaun eta Jainko,zuregan naiz babesten, ez ni hiltzen utzi.
9. Gorde nazazu ipini didaten tranpatik,gaizkileen erasotik.