1. Davidena.Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotz-bihotzez,beste jainkoen aurrean zu kantuz ospatzen.
2. Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz,zuri eskerrak emanez:zeure maitasun eta leialtasunaz,paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa.
3. Dei egin nizunean, entzun egin zenidan,bihotzean kemena bizkortu.
4. Eskerrak emango dizkizute, Jauna, munduko errege guztiek,zure promesaren berri jakitean.