Salmoak 135:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Hodeiak zerumugan gora igoarazten ditu,erauntsiak tximistaka leherrarazten,haizea bere gordelekuetatik aterarazten.

8. Berak jo zituen Egiptoko lehen-sortuak, gizaki eta abere.

9. Mirariak eta egintza harrigarriak egin zituen Egiptonfaraoiaren eta beronen funtzionarioen aurka.

10. Herri ugari suntsitu zuen, errege ahaltsuak hil:

11. Sihon, amortarren erregea, Og baxandarrenaeta Kanaango errege guztiak.

12. Eta haien lurraldea ondare eman zion bere herri Israeli.

Salmoak 135