Salmoak 135:13-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Jauna, zure izenak betiko dirau,Jauna, zure oroitzapenak belaunez belaun.

14. Zuk defendatzen baituzu, Jauna, zeure herria,eta zeure zerbitzariez gupidatzen zara.

15. Jentil-herrien idoloak zilar eta urre dira,gizakien eskulan.

16. Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;

17. belarriak bai, eta entzuten ez; ez dute arnasarik ahoan.

18. Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!

19. Israeldarrok, bedeinkatu Jauna!Aarondar apaizok, bedeinkatu Jauna!

Salmoak 135