Salmoak 119:98-105 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

98. Zure aginduak etsaiak baino zuhurrago egiten nau,neurekin baitut aldioro.

99. Nire irakasle guztiak baino argiago naiz,zure xedapenak hausnartzen ditudalako.

100. Zaharrak baino trebeago naiz ulertzen,zure legeak gordetzen ditudalako.

101. Ez naiz inolako bide txarretatik abiatzen,zure hitza gordetzearren.

102. Ez naiz zure erabakietatik aldentzen,zeuk baitidazu irakasten.

103. A zein gozoa zuk hitzemana, eztia ahorako baino gozoagoa!

104. Zure legeek egiten naute ulertzeko gai;horregatik, gorroto dut jokabide maltzur oro.

105. Nire pausoentzat kriseilu da zure hitza,nire biderako argi.

Salmoak 119