Salmoak 119:97-113 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

97. Bai dudala maite zure irakaspena!Bera dut hausnargai egun osoan.

98. Zure aginduak etsaiak baino zuhurrago egiten nau,neurekin baitut aldioro.

99. Nire irakasle guztiak baino argiago naiz,zure xedapenak hausnartzen ditudalako.

100. Zaharrak baino trebeago naiz ulertzen,zure legeak gordetzen ditudalako.

101. Ez naiz inolako bide txarretatik abiatzen,zure hitza gordetzearren.

102. Ez naiz zure erabakietatik aldentzen,zeuk baitidazu irakasten.

103. A zein gozoa zuk hitzemana, eztia ahorako baino gozoagoa!

104. Zure legeek egiten naute ulertzeko gai;horregatik, gorroto dut jokabide maltzur oro.

105. Nire pausoentzat kriseilu da zure hitza,nire biderako argi.

106. Zin egin dut eta tinko nagozure erabaki zuzenak gordetzeko asmoan.

107. Biziki atsekabeturik nago, Jauna:babestu nire bizia, zeure promesaren arabera!

108. Har itzazu onez, Jauna, nire otoitzaketa ezagutarazi niri zeure erabakiak.

109. Nire bizia beti arriskuan dagoen arren,ez dut zure irakaspena ahazten.

110. Gaiztoek tranpa jarri didate;ni, ordea, ez naiz zure legeetatik okertu.

111. Zure xedapenak dira nire ondare betiko,beraiek baitidate barrua pozten.

112. Zure arauak betetzera makurtzen dut gogoa:nire sari dira betiko.

113. Fede gaiztokoak ditut gorroto,eta zure irakaspena maite.

Salmoak 119