Salmoak 119:90-96 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

90. Zure leialtasunak belaunez belaun dirau,zeuk finkatu duzun lurrak baino areago!

91. Gaurdaino diraute zure erabakiz,gauza guztiak menpeko baitituzu.

92. Zure irakaspena izan ez banu gozamen,honezkero galdua nintzatekeen atsekabez.

93. Ez ditut, ez, zure legeak sekula ahaztuko,horien bidez bainauzu biziarazten.

94. Zeurea nauzu: salba nazazu,zure legeen bila saiatzen naiz eta!

95. Gaiztoak zelatan zegozkidan ni galtzeko,baina ni erne nengoen zure xedapenetara.

96. Gauzarik bikainenak ere badu bere muga,zure agindua bakarrik mugagabea.

Salmoak 119