Salmoak 119:65-73 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

65. On egiozu zeure zerbitzari honi,Jauna, zeure promesaren arabera!

66. Irakatsi niri ongi bereizten eta ezagutzen,zure aginduez fidatzen bainaiz.

67. Atsekabetua izan aurretik, desbideraturik nenbilen;orain, ordea, zure esana dut betetzen.

68. Ona zara zu eta ongilea: irakatsi niri zeure arauak!

69. Gezurrez josten naute harroputzek;nik bihotz-bihotzez betetzen ditut zure legeak.

70. Harria bezain gogorra dute bihotza;nik zure irakaspena dut gozamen.

71. Beharrezkoa nuen atsekabetua izatea, zure arauak ikasteko.

72. Zein ona niretzat zure irakaspena,urre-zilarrezko milaka txanpon baino baliotsuagoa!

73. Zure eskuek egin ninduten eta eratu:emadazu adimena, zure aginduak ikas ditzadan.

Salmoak 119