Salmoak 119:62-67 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

62. Gauerdian jaikitzen naiz zu gorestera,zure erabakiak zuzenak direlako.

63. Begirune dizuten guztien lagun naiz,zure legeak betetzen dituztenen lagun.

64. Jauna, zure maitasunaz beterik dago mundua!Irakatsi niri zeure arauak!

65. On egiozu zeure zerbitzari honi,Jauna, zeure promesaren arabera!

66. Irakatsi niri ongi bereizten eta ezagutzen,zure aginduez fidatzen bainaiz.

67. Atsekabetua izan aurretik, desbideraturik nenbilen;orain, ordea, zure esana dut betetzen.

Salmoak 119