Salmoak 119:125-130 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

125. Zeure zerbitzari nauzu: emadazu adimena,zure xedapenak ezagut ditzadan.

126. Ekin, Jauna, ordua da: zure legea hautsi egin dute!

127. Nik, ordea, maite ditut zure aginduak,urrerik finena baino maiteago.

128. Zuzen-zuzenak iruditzen zaizkit zure xedapen guztiak,eta gorroto diot jokabide maltzur orori.

129. Harrigarriak dira zure xedapenak!Horregatik ditut gogoan gordetzen.

130. Azaldu zeure hitz argigarriak, eman ulermena heldugabeei.

Salmoak 119