Salmoak 115:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

11. Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!

12. Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,

13. bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.

14. Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.

15. Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.

Salmoak 115