Salmoak 112:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.

7. Ez du izango berri txarren beldurrik,adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;

8. seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.

9. Eskua betean ematen die behartsuei,haren eskuzabaltasunak betiko dirau:ohorez jasoko du kopeta.

10. Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen;gaiztoen ametsek porrot egingo dute.

Salmoak 112