Salmoak 109:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Ez bekio inor maitasunez hurbil,ez haren umezurtzen gupidarik izan.

13. Suntsituak izan bitez haren ondorengoak,gizaldi bakar batean galdua haren deitura.

14. Oroit bedi Jauna haren gurasoen erruaz,ez beza kendu amaren bekatua:

15. izan bitza beti Jaunak begi aurreaneta suntsi beza lurretik haien oroitzapena!

16. Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen,dohakabea eta behartsua pertsegitueta bihotz-eroria hil nahi izan du.

17. Madarikazioa zuen gogoko: betorkio gainera!Bedeinkaziorik ez zuen opa: urrun bekio!

18. Madarikazioa zeraman soingaineko:sar bekio barruraino ura bezala,gorputz guztira zabaldu olioa bezala!

Salmoak 109