Salmoak 104:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,mendi artean doazela,

11. basapiztiek edan dezaten, basastoek egarria ase.

12. Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak,hostopean kantari.

13. Bere goi-geletatik ditu mendiak ureztatzen,bere biltegietako emaitzez lurra asetzen.

14. Abereentzat belarra ernearazten du,lanerako animalientzat bazka.Lurretik laborea ateratzen du

Salmoak 104