Salmoak 102:25-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Nik esan nuen: «Ene Jainko,ez nazazu eraman sasoirik onenean!»Zure urteek gizaldiz gizaldi diraute.

26. Hasieratik sendo ezarri zenuen lurra,zure eskuek egina da zerua:

27. haiek galduko dira, baina zuk iraungo;jantzia bezala gastatuko dira,soinekoa bezala aldatuko dituzu, eta haiek desagertuko.

28. Zu, ordea, beti bera, zure urteak amaigabeak.

29. Zure zerbitzarien ondorengoak seguru biziko dira,haien askaziak zure aurrean iraungo.

Salmoak 102