12. Jaunak ordain diezazula egin duzun guztia eta eman diezazula saria luzaroan Israelgo Jainko Jaunak, honen babesera etorri baitzara.
13. Rutek ihardetsi zion:—Bai ona zarela nirekin, jauna! Zure mirabeetako edozein baino gutxiago nauzun honi bihotzera mintzatu zatzaizkio.
14. Bazkal orduan Boozek esan zion Ruti: «Zatoz, hartzazu ogi-puska bat, busti saltsatan eta jan».Eseri zen, bada, Rut igitarien ondoan eta Boozek xigortutako ale eskutada bat eskaini zion. Hark asetzeraino jan zuen eta, halere, sobera geratu zitzaion.
15. Gero, garagarburuak biltzera joan zenean, Boozek agindu hau eman zien morroiei: «Utz iezaiozue garagar-sortetatik ere biltzen, eragozpenik gabe.