Oseas 6:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Horregatik, zigorra iragarri dietprofeten bidez,hondamena neure ahoko hitzez.Nire epaiak argiak bezalaegiten du distira.

6. Nahiago dut maitasunasakrifizioak baino,Jainkoa aintzat hartzeaerre-opariak eskaintzea baino.

7. «Gizakumeek ohi duten bezala,nirekiko ituna hautsi dute,maltzurki jokatu dute nirekin.

8. Galaad gaizkile-hiria da,odolez josia.

9. Lapur-sail baten antzera,zelatan dago apaiz-taldea.Hilketak eta makurkeriakegiten dituzteSikemera bidean.

10. Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:prostituzioan dabil Efraim,kutsatu egiten da Israel.

Oseas 6