Nehemias 9:10-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Mirariak eta egintza harrigarriakegin zenituen faraoiaren kontra,honen zerbitzarieta Egiptoko herriaren kontra;bazenekien, bai,harrokeriaz jokatu zutelaisraeldarrekin.Horrela zeureganatu zenuengaurdaino duzun izen ospetsua.

11. Itsasoa erdibi egin zenuenisraeldarren aurrean,eta itsasoan barrena igaro zirenoinik busti gabe.Itsas hondora amildu zenituen,ostera, haien erasotzaileak,harria ur sakonera bezala.

12. Laino-adarra eman zeniengidari egunez, su-adarra gauez,egin behar zuten bidea argitzeko.

13. Sinai mendira jaitsi zineneta zerutik hitz egin zenien.Erabaki zuzenak, lege sendoak,arau eta agindu onakeman zenizkien.

14. Larunbata zuri sagaratzenirakatsi zenien;aginduak, arauak eta legeaeman zenizkien,zeure zerbitzari Moisesen bidez.

15. Gose zirelarik,ogia eman zenien zerutik;egarri zirelarik,ura sorrarazi harkaitzetik.Zin eginez agindu zenien lurrazjabetzera bidali zenituen.

16. Baina harrotu egin zirengure gurasoak,burugogor izan ziren,zure aginduei ez obedituz.

Nehemias 9