6. Suminduta gelditu nintzen negar eta kexa hauek entzutean.
7. Handiki eta agintariei aurpegi ematea erabaki nuen. Esan nien: «Zama astuna ezartzen diezue, senideok, elkarri!» Eta batzar nagusia bildu nuen haien aurka.
8. Honela salatu nituen: «Geure ahalegin guztiaz berriro erosi ditugu atzerritarrei salduak zeuden geure senide juduak. Orain, zeuek ari zarete senideak saltzen, gu berriro erosi beharrean gerta gaitezen». Isilik geratu ziren, txintik ere atera gabe.