Negar Kantak 3:54-58 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

54. Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean.

55. Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik.

56. Entzun duzu nire deiadarra:«Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!»

57. Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut;«Ez beldurtu!», esan didazu.

58. Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.

Negar Kantak 3